Bisita gidatua Baku Barrikupel...
Bisita gidatua Baku Barrikupel...
Bisita gidatua Baku Barrikupel...

Bisita gidatua Baku Barrikupel ekodiseinu tailerrean, oroigarria eta hamaiketakoa aukeran

Bista ezazu Baku Barrikupel artisau tailerra. Ekodiseinuan oinarritzen den proiektua da, eta materialak berrerabiltzen dituena. Bertan, ikusi ahalko duzu jada erabilgarriak ez ziren materialekin produktu berriak nola ekoizten dituzten, bereziki ardo kupelekin. Oroigarria eta hamaiketakoa hartzeko aukera.

Adina
  • Heldua
  • Haurra
Aldaerak
  • Bat ere ez
  • Oroigarria/oparia
  • Oroigarria/oparia + Hamaiketakoa
3,00 €
BEZ barne

Produktuaren erosketa-eskabidean gutxieneko kantitatea 5 da.

Deskribapena

Tailerrera bisita = Helduak 3 euro / haurrak doan

Bisita (oroigarriarekin) = 5 euro

Bisita (oroigarriarekin + hamaiketakoarekin) = 10 €/ Haurrak 5 €

Gutxieneko taldea: 5 lagun (sistemak ez badizu uzten lekuak nahi  bezala konfiguratzen, jar zaitez gurekin harremanetan)

Bisitaren hizkuntzak
: euskara edo gaztelania

Hamaiketakoa: eskualdeko produktuak parrillan keztatuta ardo-barrikako txingarretan, eta bertako artisau-edari batekin lagunduta.

EKODISEINUA ETA ARTISAUTZA

Deierriko bihotzean, Zabalen, Baku Barrikupelen, artisau-lanparak diseinatzen eta egiten dira era jasangarrian.

Dekorazio-elementuak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, haien balio-bizitza amaitu duten eta bota egiten diren materialak erabiliz.

Tristatu egiten gintuen ikusteak nola, askotan, kupeletako  material bikain horrek, haritz-zurak, merezi gabeko amaiera zuen. Horregatik, gure sormena eta ezagutzak martxan jarri genituen eta lehendabiziko ideiak sortzen hasi ziren. Urte hauetan zehar eboluzionatzen joan gara, berezko nortasun bat lortu arte. Eta, azkenik, 2018 urte hasieran ekin genion nortasun hori garatzeari.

visita-taller-ecodiseno-baku-barrikupel-04.jpg


Gaur egun, ilusio handiz esan dezakegu gure helburuak lortzen ari garela eta gure produktuetan erabilitako materialen % 80 baino gehiago berrerabilitakoak direla. Merkatuan jada zenbait produktu aurkeztu ditugu eta, horietan, berreskuratutako materialaren gehiena ardo-kupeletatik dator.


Zura eta berrerabilitako beste material batzuk konbinatzen ditugu elementu erabilgarri eta apaingarri bihurtzeko.

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, ekoizpena ahalik eta garbiena izan dadin eta pieza bakoitzaren esklusibotasuna bilatuz. Horretarako, lan artisaua egiten dugu eta diseinuari garrantzi handia ematen diogu.

Xehetasunak

Publikoa
Adin guztiak

Iritziak (0)

Iritzirik gabe