Bisita gidatua Erromatar Biaduktuan...
Bisita gidatua Erromatar Biaduktuan...
Bisita gidatua Erromatar Biaduktuan...
Bisita gidatua Erromatar Biaduktuan...

Bisita gidatua Erromatar Biaduktuan eta Ikazkinen Iraganbidean

Bidexka zirkularra da, Aizkoan hasi eta amaitzen dena, eta 5,4 km-ko distantzia eta 135 m-ko desnibela egiten dituena. Xendrak Ikazkinen Iraganbidea jarraitzen du, Tauste-Andia Errege Abelbidearen zati ere badena. Zailtasunik gabeko bidexka da.

6,00 €
BEZ barne

Produktuaren erosketa-eskabidean gutxieneko kantitatea 5 da.

Deskribapena

Datak: Urte osoan
Lekua: Aizkoako plaza
Ordua: 10:30
Prezioa: 6 euro
Gutxieneko taldea: 5 lagun (sistemak ez badizu uzten lekuak nahi  bezala konfiguratzen, jar zaitez gurekin harremanetan)

Ibilbide honek balio historiko handiko ondarea ezagutzera eramango gaitu, erromatar biaduktu bat, Nafarroako Gobernuak berriki katalogatu eta babestu duena. Biaduktua bikain kontserbatua dago, eta Tarraco eta Pompaelo lotzen zituen galtzadaren zatia da.

Aurkikuntza handi horri balioa emateko ibilbide deskribatzaile prestatu egin da. Horretan, modu errazean bisitatu daitezke, biaduktua bera, Ikazkinen Iraganbidea eta Arrastizulo koba, non Neolitoko aztarnak aurkitu diren.

Xendra berezi honetan ikusi ahalko dituzu, zure gozamenerako, ehun urtetik gorako arteak eta baita ondare kultural eta geologiko handia ere: erromatar biaduktua, erromatar galtzada eta Arrastizulo koba.

Bidearen trazadura eta honen erromatar biaduktua behatuz, historian atzera egin ahalko duzu: hemendik igaro ziren ikazkinak egurra garraiatzen, abeltzainak beren abere-taldeak Andia Mendilerrora eramaten, erromatarrak hornidurak Deierritik Aracaeliraino (Uharte Arakil) eramaten, eta bertako biztanleak ere, baskoiak.

Eta geologia gustuko baduzu, bidexkak Paleogenoraino eramango gaitu, orduan osatu baitziren lur hauek, Itsas Tertziarioan zehar, orain 60 milioi urte.

Xehetasunak

Publikoa
Adin guztiak

Iritziak (0)

Iritzirik gabe