Bisita gidatua Alexandriako Santa...
Bisita gidatua Alexandriako Santa...
Bisita gidatua Alexandriako Santa...

Bisita gidatua Alexandriako Santa Katalinara

Irantzuko Lurretan dagoen erromaniko ederrenaren erakusgarri dugu Alexandriako Santa Katalina eliza, zinez eraikin xarmangarria, ederra eta erakargarria.

3,00 €
BEZ barne

Deskribapena

Kokapena: Aizkoa eta Aritzaleta artean
Datak: urte osoan, erreserbarekin
Prezioa: 3 euro

Bisitariek historiaz beteriko bisita batekin gozatu ahalko dute. Elizaren kanpoko hagaburuetan erromanikoaren munstro-bilduma nabarmentzen da.

XII. mendean eraiki zuten, Ziritzako Erdi Aroko herrixkaren ermita gisa. Iratxeko Monasterioarekin lotura handia izan zuen, horrenbesterako, non bi monumentuetan errepikapenak ikus ditzakegun.

Alexandriako Santa Katalina ermita, "De Azcona" (Aizkoakoa) izenez ere ezaguna da.

Hegodun herensugea

Merezi du zure denbora hartzea, patxadatsu aritzea, eta bertan bilatzea hegodun herensugea, zezen-burua, errinozeroa, gamelua, aurrez aurre dauden grifoak -erdi lehoi, erdi arrano-, harpia hegalariak, emakumea jarrera exhibizionistan kokoriko, ama haurra besoetan, bi zaldun armatuak borrokan hiru emakumek lagunduta, haietako bat eskuak elkartuta erdi erreguka, edo Sanso eztabaidagarria.

Ermitaren barnealdea

Barrualdea, soila bada ere, altxor nabarmenak gordetzen ditu: Erdi Aroko bataiarria, goialdean zutabe toskanarrek eusten duten koru bat, eta absideko hormetan XVI. mendeko polikromia-aztarnak. Trazadura gorrixkei esker, garezur bat, itsasontzi bat, dorre bat eta besoak gurutze dituen otoizlari bat identifika ditzakegu, agian Santa Katalina bera.

Xehetasunak

Iraupena
45 minutu
Publikoa
Helduak

Iritziak (0)

Iritzirik gabe